Milaka Argi Nafarroan

Milaka Argi Nafarroan

Euskara hobetzen

AUDIOA Euskara hobetzen laguntzeko audio bilduma 1

0000-00-00

 

Euskara mintzagai

Arturo Campion euskaltegiak eta Euskalerri Irratiak elkarlanean egindako audio bilduma duzu honakoa. Minutu gutxiko grabazioak dira, euskaraz askotan izaten ditugun zenbait zalantza argitzeko eta oker batzuk zuzentzeko.

 

Egon ala ari?

Egon gaztelaniaren estar horren ordez erabiltzen dugu askotan, baina ez genuke horrela erabili behar, izan ere, egon aditza oso estatikoa da euskaraz eta ekintza tarteko denean, ari, ibili, jokatu... etab. erabiltzen ditugu.

 


 

2  Bera eta berdina.

Bera beti bakarra izaten da, eta zein? galderari erantzuten dio eta berdinak, aldiz, bat baino gehiago izaten dira beti eta nolakoak? galderari erantzuten dio.

 


 

Ahoskera: ez gara = ezkara / ez dut = eztut

Askotan idatzia dagoena irakurtzean ez diogu ahoskerari erreparatzen. Ez naiz, ez ginen, ez duzu, ez zaio... bezalakoak bereizita idazten dira baina esatean ahoskera zaindu beharra dago eta, horrela, enaiz, ezkinen, eztuzu, etzaio... esatea komeni da.

 


 

4  Hobe ala hobeki?

Nahiz eta gaztelaniaz ez bereizi, Nola? eta Nolakoa? bi galdera ezberdin dira, eta, horrenbestez, erantzun ezberdinak behar dituzte. Askotan, ordea, nahasi egiten ditugu, batez ere hobeki eta hobe horiek.

 


 

5  ... eta.

Azalpenak emateko bukaerako eta horren erabilerak arintasuna eta bizitasuna ematen dio hizkerari.
Begian baduzu mitxindorra, gezurrak erran dituzu eta.
Itxi leihoa, mesedez, hotzak nago eta.

Audio honetan, honi buruzko azalpen eta adibide gehiago entzunen dituzu.

 


 

6  Iruñea nola deklinatu.

Geure hiriaz ari garela, zein hiri da hau? galderari erantzutea erraza da oso: Iruñea. Baina non, nondik, nora, nongo, zerk, zeri eta abar galdetzen hasten bagara, nola erantzun, edo, hobeki esanda, nola idatzi erantzuna?


Errepasorako ariketa: egin klik hemen.

 


 

7  Hau hotza!

Hau, hori, hura, hauek, horiek, haiek erakusleak gauzen kokapena adierazteko erabiltzeaz gain, adierazi nahi dugunari indarra emateko ere erabiltzen ditugu maiz.

 


 

Telefonoz.

Audio honetan, lagun arteko deiak modu egokian egiten eta dei horiei egoki erantzuten ikasten saiatuko gara.
Bai, nor da?
Edurne. Aizu, Amaia hor al da?
Bai, zaude, berehala jarriko da.
 

 


 

9  Ere nola erabili.

Ere lokailua behar bezala erabiltzen saiatuko gara gaurko saioan. Izan ere, ere hau dantzan ibiltzen baita beti, esanahiaren arabera esaldian toki ezberdinak hartuz.

Mikel ere afarira etorriko da = beste norbait, eta Mikel.
Mikel afarira ere etorriko da = beste norabaitera (bazkarira, adibidez) eta afarira.

 


 

10  Mina nola erabili.

Sendamina

putzu urdina

joan da, joan da

zure mina.

Hauxe esaten zaie min hartuta negarrez dauden haurrei eta maiz izaten dira haurrak min hartzeko arriskuan, ez baitute arriskurik ikusten. Hor ibiltzen dira beren bizikletak eta patineteak hartuta haur ttikien artean, edozeini min emateko moduan edo beraiek min hartzeko zorian. Eta amek, berriz, lotu ere eginen lituzkete minik har ez dezaten.

 


 

11  Orduak nola esan.

Zeinen berandu den, nik joan egin behar dut, bilabesa eta hogeian hartu behar dut eta!
Azkar ibili bada, hemendik geltokiraino baduzu tartetxoa eta.
Bai... beno... dena den, ez da eta hogeian puntuan pasatzen, eta hogeita hiruan pasatzen da... oraindik ba dut astia geltokira lasai joateko... baina ia joan behar dut... ale, aio.
Gero arte, bai.

 


AZKEN EKARPENAK

argia
ATARRABIA / VILLABA
Ekarpenak guztira: 1244€


argia
GARES
Ekarpenak guztira: 50€


argia
Gipuzkoa
Ekarpenak guztira: 1410€


Herri guztiak ikusi

ARGAZKIAK

irudia   irudia
irudia   irudia
irudia   irudia

© 2014 MILAKA ARGI NAFARROAN

Copy


IKA BARAÑAIN | Haraneko etorbidea, 2 behea, 31010 Barañain (Nafarroa) Tel. 948 188 325

IKA CAMPION | Comedias kalea, 14, 31001 Iruñea (Nafarroa) Tel. 948 222 246