Milaka Argi Nafarroan

Milaka Argi Nafarroan

Euskara hobetzen

AUDIOA Euskara hobetzen laguntzeko audio bilduma 2

0000-00-00

 

Euskara mintzagai

Arturo Campion euskaltegiak eta Euskalerri Irratiak elkarlanean egindako audio bilduma duzu honakoa. Minutu gutxiko grabazioak dira, euskaraz askotan izaten ditugun zenbait zalantza argitzeko eta oker batzuk zuzentzeko.

 

12  Holaxe ez, baina holatsu.

Noiz, non, zenbat, nolakoa... galderak egiten ditugunean, informazio zehatza eskatzen dugu. Batzuetan, ordea, jakin nahi duguna gutxi gora beherako bat izaten da, alde-aldekoa, ez kopuru, toki, une... zehatza. Horretarako, alde-aldeko informazioa behar dugunerako, aski dugu galdetzaileari –tsu eranstea; noiztsu, nontsu, zenbatsu, nolakotsu, nolatsu...

audioa jaitsi

 


 

13  Jokatu ala jostatu?

Jokatu eta jostatu, jostatu eta jokatu... hau saltsa! Noiz erabili behar dugu bata eta noiz bestea? Hori azaltzen saiatuko gara gaurkoan.
Jostatzea erabat planteamendu ludikoa dugu, galtzaile edo irabazle izatea helburu izan gabe, denbora-pasa hutsa.
Jokoa, berriz, tartean lehia, irabazia, norgehiagoka, apustuak, araudiak... dituena.

audioa jaitsi

 


 

14  Pena merezi? Penarik ez du inork merezi!

Merezi, saria edo zigorra bai, baina ez pena. Pena, lotsa bezalaxe, eman edo hartu egiten da, eta ez merezi.
Gauzak ongi egitea merezi du, bestela bitan egin behar izaten dira.
Merezi du bi pare erostea, askoz merkeago izaten dira eta.

audioa jaitsi

 


 

15  Omen.

Omen, erabiltzen dugu kontatzen ari garena horrela dela ziurtatu ez dezakegunean, oso ziur ez gaudenean. Ez da guk ikusi edo bizitutako zerbait. kontatzen ari garena, norbaitek esan diguna edo nonbait aditu edo irakurri duguna baizik. Bigarren eskuko informazioa da, beraz. Haratx, erositako prezioan saltzen duguna.

audioa jaitsi

 


 

16  Noiz? Noidaino? Noizko?

Hori, hori, noiz? Noiz jakinen dugu zer gertatuko den Euskalerria irratiaren aferan? Inoiz emanen ote diote gure agintariek emititzeko, eta bide batez, gobernuaren diru laguntzak jasotzeko ezinbestekoa duen lizentzia? Bai horixe, noizbait ere emanen ahal diote. Noiznahi ere badute emateko garaia.

audioa jaitsi

 


 

17  Neurriak: zenbat da luze?

Zenbat luze da Belateko tunela? Zenbateko luzera du gortina horrek? Zer luzera du kutxa horrek? Margolan horrek zenbat luze-zabal du? Horrelaxe galdetuko dugu zerbaiten neurria jakin nahi izanez gero.

audioa jaitsi

 


 

18  Sorginak BAdira. "BA" hori erabiltzen ikasi.

Horixe badirela. Eta basajaunak, eta laminak, eta herensugeak eta…Badakizue nola hasten diren ipuinak? Bazen behin mundua haineko gizon bizartsu bat; baziren behin bi neskato kaxkagorri; bazen behin herri berde bat; …

audioa jaitsi

 


 

19  Ote

Jende askok zalantza izaten du, ez du jakiten noiz erabili ote. Galderetan jarri behar dela esan zidan lehengo egunean nire lagun sasijakintsuak. Hara bestea! nik ere badakit galderetan erabiltzen dela. Baina galdera guztietan ez. Zeinetan erabiltzen ote da?

audioa jaitsi

 


 

20  Konparaketak

Kopuruak ematean, askotan erabiltzen ditugu alderaketak, neurri zehatza eman ordez. Batzuetan, unitatetzat hartu dugun kopurua zatitu egiten dugu, eta horrela esaten dugu: horren erdia, horren herena, horren laurdena, horren bostena, horren hamarrena, horren ehunena... dela eman nahi dugun kopuru hori. Unitatetzat hartu dugun hori ehun zati egiten badugu, horietatik zenbat hartzen dugun honela adierazten dugu: ehuneko bost, ehunetik berrogeita zazpi...

audioa jaitsi

 


 

21  Zorionak! Osasuna enkomendatzeko.

Aurre horretan, gazte batek aita hil zitzaion lagun bati, tanatorioan:
 
Urte askotarako. Sentitzen dut.

Honelaxe kontatu zidaten. Egia den? ez dakit. Honelako egoeratan zer esan ez dakigula, hori bai, egia da. Esaldi eginak, formulak izatea eta jakitea oso ona da une horietarako, baina egokia dena erabili behar dugu une bakoitzean, denek denetarako ez baitute balio.

audioa jaitsi

 


 

21  Elkar

Baztertu behar dugu elkar gaztelaniazko juntos-en parekoa den uste oker hori eta, erabil dezagun elkar gurekin dabilen taldekide bat gehiago balitz bezala.

audioa jaitsi

 


 

22 -(e)na eta -(e)la

Baina zenbat aldiz ez dugu -(e)la hori behar ez den tokian entzun! Zenbat aldiz ez ote dugu ditugunak, zaiona eta gisakoen tokian ditugula eta zaiola aditu?
*Bai, bai, poltsa horiek, milioika eta milioika kontsumitzen ditugula.

Zein? galderari erantzuten dioten hauetan –(e)n erabili behar dugu, ez -(e)la.

audioa jaitsi

AZKEN EKARPENAK

argia
ATARRABIA / VILLABA
Ekarpenak guztira: 1244€


argia
GARES
Ekarpenak guztira: 50€


argia
Gipuzkoa
Ekarpenak guztira: 1410€


Herri guztiak ikusi

ARGAZKIAK

irudia   irudia
irudia   irudia
irudia   irudia

© 2014 MILAKA ARGI NAFARROAN

Copy


IKA BARAÑAIN | Haraneko etorbidea, 2 behea, 31010 Barañain (Nafarroa) Tel. 948 188 325

IKA CAMPION | Comedias kalea, 14, 31001 Iruñea (Nafarroa) Tel. 948 222 246